XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hizkuntza ezbardinetarik itzulpenak, elemania.

Liturgia euskeraratze nekeetan zama astuna luzaro izan dau.

Bakotxari berea emoten zalea, hona hemen haren idazkitxu batzuen idazpuru zorrotzak: Txotxolokeriak salatu eta txotxolokeriak egin; kontu, adarjotzaileekin; Itsuen errian... ikusi nai ez dauana errege; Jorratzaille batzuk jorratzen; Lauaxeta ez da ain erdal-bertsogille txarra; eta... Itzaldi luzeekin, kontu.

Ixiltzen direanen edota betiko ixildu direanen alde azaltzeko prest egon ohi da aita Linoren gogoa, eta bihotza.

Labur zurrian, bere berbakaz, ohar jakingarri bi.

Don Manuel Lekuonak 1970 g. urtean buru zan bileran harako kontu ematea egin ebala, baina egokion aldizkarian ez dala argitaratua izan.

Bestalde, Liturgia euskeraz egiten hasi zireanean, Lekuona gertatu zan Batzordeko buru, ta Iparraldeko norbaitek, Orduen Liturgia lanetako euskereaz salakuntzea egin eban.